XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hori dela eta, garapen ekonomikoaren estrategiak ulertzeko era berri bat sortu da, haiek ingurune naturala kaltetzen dutenean gero eta gehiago kritikatzen direlarik.

Etika ekologiko berri hau funtsezkoa da hezkuntzarentzat.

Hurrengo urteotan arazo ekologikoen garrantzia areagotu egingo da eta hezkuntza-prozesuan toki berezia izango dute biosferaren konplexutasuna guztiok uler dezagun eta hura babesteko eta zintzo administratzeko ekintzak burutzeko prest egon gaitezen.

Helburu hauekin, hezkuntzak inguruneak jasatzen dituen kalteei eta hauen larritasun, kausa, ondorio eta konpontzeko neurri egokiei buruzko kontzientziazioa eragin dezake.

Hezkuntzak, inguruneko arazoei buruzko ezagutza zientifikoak irakasten eta ingurune naturalarekiko errespetu-jarrerak sortarazten lehen baino ahalegin handiagoak egingo dituela espero da; bere lanbide edo karguagatik ingurune natural horretan eragin dezaketen erabakiak har ditzaketenen artean batez ere (administrari, injineru, zientzilari, arkitekto eta, osasun-langileen artean).

Baldintza ekologikoak eta printzipio etikoak kontutan harturik, kontsumo-ohituretan ezinbesteko diren aldaketak egitea ere eragin dezake hezkuntzak.

Gainera, honen inguruan, ingurune artifizialak ugaldu egin direla azpimarratu behar da; hiri handietan bereziki.

Beren argi eta tenperatura artifizial, beren garraio-bide bertikal eta horizontalak (igogailu, eskailera mekaniko, metro, etab.) direla eta, mikroingurune horiek energi eta baliabide-gastu handien iturri dira.

Neurri batean, beraz, desoreka orokorraren erantzule dira.

Ingurune berri honen eta urbanizatzearen efektu sekundarioen (hirien hazkunde anarkiko, gainpopulazio eta era guztietako poluzioaren) eraginez hirietako biztanleen portaera eta baloreak aldatu egiten dira.

Horrelako aldaketak, nahitaez izan behar du eragina eskolan, zeinaren funtzionamendu-baldintzak urbanizazio-erritmoarekin batera aldatuko baitira.

Faktore sozial eta kulturalak

Faktore demografiko, ekonomiko, teknologiko eta ekologikoekin batera, badago gizarte bakoitzarentzat bereziak diren beste faktore soziokultural batzuen multzo bat.

Guztien arteko elkarrekintza sendoko prozesuan, hezkuntzaren eragina izaten dute, zeinaren helburua haiek errepikatzea eta iraunaraztea baita.

Mundu-ikusmoldeak, balore-sistemak, erlijio-sineskizunak eta portaera-motak, esaterako.

Zoritxarrez, egia da populazioaren zati handi batek baldintza material negargarrietan bizitzen segituko duela.

Lehen emandako estimazioen arabera, erabateko pobrezian biziko direnen kopurua (hau da, urteko 300 dolar baino gutxiagoko sarrerak dituztenak) 2000. urtean, munduko populazioaren %30 inguru izango da.

Pobrezia ez da errealitate ekonomikoa bakarrik.

Sarritan, ezaugarri hauek dituen egoera soziala izan ohi da:

- malnutrizioa

- egoera fisiko eskasa;